2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

Argudiozko Testoa

GAROÑAKO ZENTRAL NUKLEARRA

Garoñako zentral nuklearrak, energia nuklear sortzea du helburu. Espainian ez da beharrezkoa. Nire ustez Garoñako zentral nuklearra itxi behar dute urte asko daramalako, kalte egiten duelako inguruan. Beraz nire galdera hau da: zergatik Garoñako zentral nuklearra irekita mantendu behar da arrisku larriak sortzen baditu?
Garoñako zentral nuklearra 1971 urtetik funtzionamenduan egon da, 2011 urte-arte, gero 2013 urteraino lizentzia luzatu zuten. Orain 2015 urte-arte luzatu nahi dute. Baimena luzatzen badute arrisku gehiago sortu litzakete, oso zaharra delako.
Garoñako zentral nuklearra hozteko, Ebro ibaietatik ura hartzen dute. Hau da, 15 gradu gehiago berotzen du ibaia. Ibaian bizi diren arrainak lekuz aldatu behar dira. Edo ibaiaren inguruan bizi diren animaliak joan behar dira beste leku batera, arrainak ez daudelako.
Garoñako zentrala  ixten badute 1000 lanpostu gutxiago egongo dira. Baina horregatik ez da zentrala irekita egon behar. Arrisku gehiago egon ahal dira, oso zaharra delako. Arrisku bat egoten bada, Burgosen, Gasteizen, Logroñon … bizi diren pertsonak hil egingo lirateke edo deformazioak eragin beraien gorputzetan edo ahurdun dauden neskak, bere umeetan.
Hori guztia dela eta, Garoñako zentral nuklearra ez da irekita egon behar, ingurunean aldaketak eragin dutelako, deformazioak eragiten  dutelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina